Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Monday, May 19, 2014

Gaixo. Zahar. Triste.

Liburu gazi-gozo bat dela esan dut, eta hala da, nahiz eta gazitasuna gehiago ageri gozotasuna baino. Tanta gozo horiei buruz hitz egingo dut hurrengo batean; orain liburua gomendatu nahi dut beste arrazoi bat dela medio. Blog batetik abiatutako liburua da, eta horrek irakurleari testua nola garatu den ikusteko aukera ematen dio.

Demagun “Japonian ere” narrazio ederra bezain zorrotza; idazketaren inguruan badago zer ikasi bi bertsioak alderatuz gero. Hor jatorrizkoa, hemen behin-betikoa:

Itxaropentsu, Japonian ikerketak egiten ari zirela esan zidan, laster aurkitu zutela aitaren esklerosia sendatuko zuen zerbait, zientzia oso azkar zihoala. Baina, egia esan, zientzia ez da inoiz guk nahi bezain azkar joan. Bere aita hil da, ehorztetxekoek bizirik balego bezala jantzi eta margotzeko ahalegina egin badute ere.

Japonian ez dela inor horrela hiltzen esan dit garraztasunez. Inutilak garela hemen. Dolua sentitu eta adierazteko beharra dutenei datuen egia deserosoa ateratzeko adorerik ez dut izaten normalean. Japonian egunero hiltzen dela jendea esan diot, badakidalako ez didala entzuten. Esklerosiaz eta beste modu askotara. Gaixo. Zahar. Triste. Hondamendi edo istripuetan. Batzuk mendi batera joaten dira beren buruaz beste egiteko. Batzuk nahita hiltzen dira. 

Txikitan elkarrekin ikusten genituen marrazki bizidun japoniarretan ere hiltzen ziren pertsonaiak. Eta beste pertsonaien begi handi haiek malko uholde batekin betetzen ziren, eskubide osoz, patua madarikatzen zuten bitartean.

Berarenak dira orain. Malko uholdea eta eskubidea.

Ana Malagon
Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar, 2013)

No comments:

Post a Comment