Imago lacus

The picture above was taken by a dear friend, the American poet Debra Kang Dean (please do not use it without permission). I met Debra three years before, when I went to Walden to work with his late husband Brad, a great Thoreau scholar. Once we spent hours tracking this quotation: "Some men go fishing all their lives without ever realizing it's not fish they are after." We concluded that Thoreau never wrote it, but si non è vero...

Monday, June 20, 2011

Satorraren mendiak (dicho inglés)

... You're making a mountain out of a molehill.

Hutsen zerrenda (erratae & addenda)

44. orrialdean, azken bertsolerroa falta da:

hegazkinetik 
ikusita hiriak
neuronak dira.

49. orrialdean, lerrokada hau falta da:

Segurtasun arrazoiengatik
torturatu zuten.

A. Casado da Rocha
Esku ezkerraz (Utriusque Vasconiae, 2011)

Sunday, June 19, 2011

Lau haizetara

Angel Erro, Ibai Iztueta eta hirurok, lau haizetara. (Oier Gillan, iparraldera begira.) Kazetariek lan txukuna egin zuten: hemen, hor eta han.

Euskal literatura (definizio analogiko bat)

Joseba Sarrionandiari oin-ohar saila.


("The safest general characterization of the European philosophical tradition is that it consists of a series of footnotes to Plato" [Alfred North Whitehead, Process and Reality, Free Press, 1979; p. 39].)

Un poema de "Esku ezkerraz"


HOSPITALES Y AEROPUERTOS

Tienen en común dos cosas:
en ellos la gente llega
y en ellos la gente se va.

Tan distintos en otras dos:
todos en el aeropuerto
(todos los que veo ahora)
perfectamente cansados
pero cambiando de estado,

todos en el hospital
(hasta enfermeros y médicos)
agarrados a la vida
con la punta de los dedos.


OSPITALEEK ETA AIREPORTUEK

Zera dute komunean:
jendea horietara dator,
jendea horietatik doa.

Zeharo ezberdinak honetan:
aireportuko guztiak
(ikusten ditudan horiek)
neka-neka eginda daude
baina egoeraz aldatuz,

ospitaleko guztiak
(mediku-erizainak barne)
bizitzari tinko eutsiz
hatz-puntez bada ere.

A. Casado da Rocha
Esku ezkerraz (Utriusque Vasconiae, 2011)

Tuesday, June 14, 2011

Zapping (Gotzon Barandiaranen poema bat)

Esku ezkerrazentzat eginiko hitzaurrean, Angel Errok ederki ikusi du interface kontzeptuari nire poemek egiten dieten erreferentzia ia etengabea. Izan ere, ordenagailuak, pantailak, telefonoak... gure inguru naturala bihurtu dira. Horregatik teknologiekiko gure harremanaz profitatzen duten poemak biziki gogoko ditut. Hona hemen hau, Arrakalak liburutik hartua:

SAKATU
   
Bahituran dagoen gizonak
bizi nahi duela errepikatzen du
 
sakatu
 
Ekonomiaren nazionalistak
beste hogeita bost urtez aberastuko dira

sakatu

Cardiffeko uso gris eta beltz batek
Picasso eta Moneten lanak bereizten daki
baita Matissen margoek
Picassorenen antza dutela ere.

sakatu

Gasteizko Florida parkeko uso zuriek
ez dakite eskutik jaten besterik
 
sakatu

Ostarteek oporrak luzatuko dituzte
kantariak neguaren oldarpean
isil ez daitezen

sakatu

Gazako haurren biziraupena
hamahiru urtera igotzea deliberatu dute

sakatu

Kolonoek lurra jaten dute
harresiaren ortzimugaraino

sakatu

Dinosauroek aditz forma irregularrak zerabiltzaten
kromletxen erabilgarritasunaz teorizatzeko

sakatu

Euskaldunek ez dute
nor diren azaldu beharrik

itzali

Gotzon Barandiaran
Arrakalak (Susa, 2004)

Monday, June 13, 2011

Eztabaidagarri

Kirmen Uribek Hitzen Uberanen: "Aditzek traba egiten diote poesiari."

Poemak atalez atal


Ataria: JORGE RIECHMANNI ENTZUN NION

Satorraren mendiak
  1. ZENBAIT POETEEI BURUZKO ABISUA IRAKURLEARI
  2. SUETENA
  3. FIDELTASUNA
  4. EKOGRAFIA
  5. ALTZAIRUZKOA ETA BASATIA
  6. OSPITALEEK ETA AIREPORTUEK
  7. BIDE ARGITSUA
  8. URAK DAROAZ
  9. LI POK ARDOA EDATEARI UZTEN DIO BARNEALDERAKO TXANGO BATEAN
  10. ANNA AKHMATOVAREN POEMA BATEN JARRAIPENA
  11. SINESTESIAK
  12. OPORRAK
  13. BARNES & NOBLE, BOSTON UNIVERSITY
  14. GURE ERREPIDEETAN EGITEN DENA
  15. HELLO KITTY
  16. GURASO MAITASUNA (Gabriel Fitzmaurice)
  17. I. TRIFASIKOA
  18. LORATEGI HESITUA (LAKU BAT MUNDUAN)
Harritxoak ahoan
  1. STRIPTEASE 
  2. POETIKA TTIPIAK 
  3. HIZLARIEN TAXONOMIA 
  4. ARRETA JARTZEKO GAITASUNAREN INGURUAN 
  5. ZERU HAIEK 
  6. MUNDURAKO BIDAIA 
  7. ZERUAN LERRO BAT ERE EZ (ZERBAIT GEHIAGO ITXAROTEN DUGULA) 
  8. AIR FRANCEKO MAGAZINE BATEAN 
  9. WISLAWA SZYMBORSKAREN ADIBIDE BATEN INGURUAN 
  10. KRIMINOLOGIA 
  11. NEGUTIARRAK 
  12. NO ROLLING STONE 
  13. ASZETISMOA 
  14. SATURNO ETA JUPITER 
  15. M. L.REKIN BUELTAKA 
  16. HASIERAK 
  17. APOLOGIA DEL AURRESKU / DEFENSE OF THE AURRESKU (Translated by Elizabeth Macklin)
Zirimiria eta sargoria
  1. ZRMR
  2. EUSKALTAOISMOA
  3. HIZTEGIAK
  4. GARATEKO BORDAN
  5. LET’S CALL THE WHOLE THING OFF (Ella Fitzgerald & Louis Armstrong)
  6. BAGERA! (ERRAUTSEKIN ZER EGIN)
  7. ZERURAKO BIDEZIDORRA 
  8. MADRILGO METROAN ETORKIZUNAREN INGURUAN ENTZUNDAKO ABISUAK 
  9. NATAZKO BESTE TARTA BAT NIETZSCHEREN AURPEGIRA
  10. OKERRENAK
  11. HEMEN NAGO
  12. JACQUES DERRIDAREKIKO ELKARRIZKETA ARGITARATUGABEA, 1982
  13. KARNABAK
  14. SUB-18
  15. TESTU IRUZKIN OSATUGABEA
Euskal poetak euskaltegira
  1. AMETSEAN
  2. LO KULUXKA
  3. LUKAS ORTZIBILTARIAK BERE HERIOTZA IGARRI DU
  4. ZORIONEKOAK HAURREN MODUKOAK ZARETENOK
  5. ALVARO DE CAMPOS EUSKALTEGITIK ABIATZEN DA TABAKO DENDARA
  6. JOSEBA ESPINOSARENA
  7. ESKU BIEZ
  8. KANTU ISLANDIAR BAT ENTZUTEN
  9. BILLY COLLINSEN LIBURU BATEAN
  10. MAITALE ELEBIDUNA
  11. FRESNOS
  12. 28
  13. TXERRIAK TXERRI
  14. BETIRAKO
  15. ZEN MEDITAZIOA
  16. II. TRIFASIKOA
  17. TOMÁS SEGOVIAREKIKO AMAIERA
  18. ENVOI

Sunday, June 12, 2011

3 citas de Joseba Sarrionandia-ren 3 aipu

Tomadas de la extensa y sustanciosa [mamitsua] entrevista realizada por Gorka Bereziartua y Andoni Olariaga para la revista hAUSnART:

Comment dire deitzen da Samuel Beckettek idatzi zuen azken poema, ingelesez eta frantsesez ere etengabe galdetu behar dena da, imaginatu zer zaila eta zer ezinbestekoa zen galdera horri erantzunak ematea euskaraz, erdaraz alfabetatuontzat, ia zerotik hasi behar zenean idazten [...]

Comment dire se titula el último poema que escribió Samuel Beckett, y es algo que también hay que preguntarse sin cesar en inglés y francés, imagina qué difícil y qué necesario era responder esa pregunta en euskera para aquellos que nos habíamos alfabetizado en otra lengua, cuando tienes que empezar a escribir casi desde cero [...]

Gutasuna ez da ganbara zarratu bat, komunikabidea da. Hizkuntzak komunikatzeko dira, ez inkomunikatzeko. Hizkuntzaren gorputza bera ere zabaldu egiten da komunikazioaren bidez. Klaro, gertatzen da komunikazio harremanak era askotakoak izan daitezkeelam adiskide erlazioak edo ugazaba-morroi artekoak.

El euskera no es un desván cerrado a cal y canto, sino una vía de comunicación. Las lenguas son para comunicarse, no para incomunicarse. El mismo cuerpo de la lengua se amplía por medio de la comunicación. Claro, pasa que las relaciones comunicativas pueden ser de muchas clases, relaciones de amistad o relaciones amo-esclavo. Las relaciones a menudo están desequilibradas.

Erresistentzia baino gehiago izan behar da, kultura eta politika proiektu on bat proposatu behar da. Supermerkatuan eta telebistan ematen dizkiguten baino aukera hobeekin. McWorld eta Celtiberia Show horiek baino espazio kultural eta politiko hobeak proposatu behar dira. Literatura on bat egiten bada euskaraz irakurriko dut. Euskarazkoak ezer esaten ez badit, nahiago izango dut Rafael Sanchez Ferlosioren gauzak irakurri esate baterako.

Hace falta algo más que resistencia, hay que proponer un buen proyecto cultural y político. Con mejores opciones que las que nos dan en el supermercado y la televisión. Hay que proponer espacios culturales y políticos mejores que ese McWorld y ese Celtiberia Show. Si se hace buena literatura en euskera, la leeré. Si no me dice nada lo que se hace en euskera, preferiré leer las cosas de Rafael Sánchez Ferlosio, por ejemplo.

Wednesday, June 8, 2011

Pernan Goñirentzat 3 erantzun

(Larrabetzun jarriak; bi mila esker eta hamaika gehiago Pernani eta Hitzen Uberangoei, argazkiengatik)

1. Zergatik marrazki bat, argazkiaren ordez?

Ederrago azaldu ninduzulakoan...? Agian liburuaren azala asko gustatzen zaidalako, koherentzia grafikoa mantentzearren. Edo, "karikaturia" erabiltzean, azpimarratu nahi nuelako han agertzen den tipoa ez naizela, edo ez guztiz bederen.

2. Zirriborroek (eta poemek) islatzen dute unibertso txiki bat. Nolakoa da?

Beno, poesia lirikoa orok islatzen du gizaki baten bizitza nolakoa den, bere tokia, bere garaia. Unibertso pertsonala hori euskaldun berri batena da, burges pittin bat, irakasle lanbidez... filosofia bada gure denbora kontzeptuetan azaldua, poesia da nire ustez gure denbora iruditan azaldua.

3. Unibertso hori objetu zehatzez osaturik dago. Zergatik?

Poetikatzat askotan hartu izan dut William Carlos Williams poeta estatubatuetarraren aipu bat, no ideas but in things, "ideiarik ez gauzetan ez badira". Ideiak Filosofiako Fakultatean uzten ditudanez, poesia egiterakoan objetuei so nago, "al pormenor" zer ikusiko. Gainera, hizkuntza berri bat ikastean zure hiztegi pertsonala osatzen duzu. Badago liburuan "Hiztegiak" izeneko poema bat, baina liburua osoa nire hiztegi pertsonala dela esan genezake..

(Euskaldunberrion rolaz ere jardun genuen, noski...)

Monday, June 6, 2011

Atzoko irakurtaldia (Larrabetzuko gaztetxean)

SUETENA

Badaude beti han egon diren gauzak,
katedral gotiko baten
espazio jaurtiketa bezalakoak.

Badaude jin eta joan egiten direnak,
txirristarik gabe airean txirrista
egiten duten enarak bezalakoak.

Badaude ere betirako ziruditen gauzak,
bat-batean desagertzen direnak
arrastorik utzi gabe

ez bada gure harridura
gure buruari galdetzen diogula
nola bizi izan gintezkeen
modu horretan.


LO KULUXKA

Sofan etzanda
erdi lotan nagoela
hiru urteko alaba

nire aurpegiaren gainean
jarri da, aplastadizas

(hori baita
jolas honi ipini
genion izena)

larruz estalitako
nire kaskezur zaharra

barrez barrezka
bere haragi goxoaren
baitan bildu du

eta bere bihotz erreka
xuxurlatzailea entzunez

nire alabaren
jaio gabeko haurra
bilakatu naiz

eta hasi naiz bere ama
hizkuntzaz mintzo egiten.



BILLY COLLINSEN LIBURU BATEAN

Euskara hizkuntz umezurtza dela diote.
Hizkuntzalariek ez dakite
zein hizkuntzek sortu zuten.

Umezurztegiko leiho luzetik
Ingelesari so egoten zaio hilerrirako bidean doala
bere gurasoen hilobiak bisitatzera,
Latinaren eta Anglosaxoiaren hilobiak.

Euskararen adiskide handikoteek,
Gaztelerak eta Frantsesak, ia ez diote lekurik uzten
korridorean dagoen metalezko armairu grisean.

Euskarak hasperen egin du, baita irribarre ere,
tiraderan gordeta zerbait duelako:
                                                       Ingelesari ostutako
(itzultzeko asmotan, musu-truk) poema hau, alegia.



ASZETISMOA

un asceta inconsciente
(J. A. González Iglesias)

Hiru urte behar izan nituen
baina erretzeari utzi nion,
eguzkiari bira
tabakoaren bila.

Zortzi urte behar izan nituen
ardo beltza edateari uzteko
(orain garagardo bat
edango nuke, noski)

Hogei urtez saiatu eta gero
larrua jotzeari utzi nion.
Ohitura bitxiak
gizasemearenak.

Ez dira kentzen, ordezkatzen baizik.
Amodioak esan ohi du baietz,
iltze batek bestea
ateratzen duela.

Arnasa egiteari uzteko
zenbat urte pasa behar? Ez dakit ba.
Oraindik ez dut lortu
horren ordezkoren bat.



ZEN MEDITAZIOA

Ez naiz inoiz egon Cluny aldean
baina Françoisek esan didanez,
munduko katedralik handiena
eraiki zuten han hamabigarren
mendean, eta Iraultzaren ostean
harriz harri birziklatu zuten:

handik hogei urtera, ordea,
ez zen arrastorik gelditzen.

Horregatik otoitz egin behar diet
Andra Mari Anbotokoari,
On Bosco magoen patroiari,
deklinabidearen Budari,
nor-nori-nork trinitateari eta
aditz laguntzailearen jainko txikiei,

ergatiboa gal ez dezadan.

Horregatik behar dut mantra bakar hau:
ez etsi.
            Atentatuak direla,
mingaina egurrezkoa dudala,
bizitza ohartu gabe doala,
harritxoak ahoan ditudala
ez dut ahaztu behar euskararen
kontu hau zen bat dela, alegia:

esaten dudanari arreta
jartzeko meditazio ariketa,
esfortzurik gabeko soiltasuna.


BIDE ARGITSUA

Hodeiak begiratzen nago
esne irakiaren antzera
gainezka nola egiten duten

mendiaren gainean
alde batean itsasoa
bestean aireportua

eta playbackez diharduen
aurpegi margotutako azafatari
jaramonik ez diogu egiten

baina orduan zera aditu diot
sendero luminoso por el pasillo
salida de emergencia

eta hasi naiz ikusten
Perun ez dauden
Bide Argitsuak

gauez
ikusezinak diren
luma zurizko loreak

egunez
ikusezinak diren
izar daltonikoak

eta beti ikusten diren
pista marrazten duten seinaleak
hegazkinak altxatzen gaituela

itsatsita daukagun lurretik
eta lurraren beldurretik.